Korrika 14 badatorrela-eta laguntza eske dabil Korrika Batzordea

korrikako batzordea 2005ko ots. 4a, 16:02

Korrikako batzordeak jendea animatu nahi du antolatze lanetarako

Korrika 14 badator, Ni ere bai! lelopean. Hilabete barru Azpeititik pasako da eta Korrikako batzordeak "berau aurrera eramateko" laguntza eskatu du. Euskararen aldeko "jai handi honetan" parte hartzera gonbidatu eta "denon artean antolatzera" animatu nahi du jendea.

Korrika Batzordea astezkenetan biltzen da, 19:30ean MIKELATS euskaltegian. Mezua hauxe: "Korrikaren alde ni ere bai!, eta zu?".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide