Jarrai, Haika edo Segiko kide izan dela ukatu du 'Kafe'-k

Uztarria.eus 2005ko ots. 14a, 20:02

  • Jarrai-Haika-Segi auzian auzipetutako hiruk gaur deklaratu dute; tartean Garikoitz Etxeberria 'Kafe'-k
  • Epaiketaren berri ematen da Berria.info webgunean

Jarrai-Haika-Segi auzian auzipetutako 42 gazteetako hiruk deklaratu dute gaur Madrilen; bat Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarra zen. Honek ukatu egin du Jarrai, Haika edo Segiko kide izana.

Gazteak joan den ostiralean hasi ziren pasatzen epailearen aurretik eta egunero nahasmenak izan dira. Batean, itzultzaileak zailtasunak zituelako zuzen itzultzeko eta gaur, berriz, beste epaiketa bat zegoen ordu berean eta bi abokatu berberak ziren, azkenean beste epaiketa atzeratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide