Larretxea-X. Mindegia lehiatuko dira Nazabalen eta Erdoziaren aurka aizkora finalean

uztarria 2005ko ots. 15a, 17:02

Finala otsailaren 26an izango da 22:30ean

Otsailaren 26an Binakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketako finala jokatuko da Azpeitian. Bertan, txapelaren bila, Floren Nazabal eta Juan Joxe Erdozia batetik eta Donato Larretxea eta Xabier Mindegia bestetik arituko dira. Beraz, finala nafarrez osatutakoa izango da.

Asteburuan Larretxea-Mindegiak Arrospide-Ugarteburu bikoteari irabazita lortu zuten finalerako sailkapena. Azken proban erabaki zen guztia, hirugarrenera 4-4 heldu baitziren. Nazabalek eta Erdoziak aurretik lortu zuten sailkapena.

Lehengo urtean ere aritu ziren bikote biak nor baino nor, eta Larretxea-Mindegia gailendu zitzaizkien Nazabal-Erdoziari. Aurten ikusi egin behar zer gertatuko den. Esan bezala, otsailaren 26an izango da, 22:30ean.

Berria.info web gunean dator albistea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide