VI. Gazte Astea adierazteko kartel lehiaketa antolatu da

uztarria 2005ko ots. 15a, 18:02

Otsailaren 28rako aurkeztu beharko dira lanak

VI. Gazte Astea antolatzen ari da Udala, eta ohi bezala, aste hori iragarriko duen kartela egiteko lehiaketa antolatu du (ikus aurreko urteko irabazlea). Pazko Astean zehar izango da, hau da, martxoak 29an hasi eta apirilak 2ra bitartean (asteartetik larunbatera).

Kartel lehiaketarako honako puntu hauek bete behar dira:

Parte hartzaileak: 11-17 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.

Gaia: “VI. Gazte Astea” (futbito, henna marrokiarra, pelukeria afroa, egun osoko irteerak - Lekunberrira, TAU ikustera - postre lehiaketa, herrialde ezberdinetako janari dastaketak, etab...).

Formatoa: diseinuek DIN A-4 formatoa izan behar dute, txuri beltzean nahiz koloretan eginak eta paperean, CDan edo disketean aurkeztu daitezke.

Non eta nola aurkeztu: lana egileak berak aurkeztu dezake edo helbide honetara igorri: Zapo Txoko Gaztelekua, Urola kalea 6 behea, Azpeitia.

Lanak aurkezteko epea, 2005eko otsailaren 28a izango da (ordutegia: 10:00-13:00 edo16:30-19:30).

Azpeitiko Udalak ez du bere gain hartzen diseinuak bidean galdu edo haustearen ardura.

Epaimahaia: Azpeitiko Udaleko Gazteria zinegotzia, Gazteria teknikaria, Arte y Diseño Eskolako kide bat eta Zapo Txoko Gaztelekuko hezitzaileak.

Sariak:

  • 1. Saria, 60 euroko bale bat (banaka aurkeztuz). 90 euroko bale bat (binaka aurkeztuz).
  • 2. Saria, 30 euroko bale bat.
  • Bale hauek irabazleek hautatutako gauzengatik aldatu ahal izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide