Azpeitian ezezko botoak irabazi du Europako Konstituzioari buruzko erreferendumean. Hain justu, 2.000 herritarrek eman dute ezezkoa. Baiezkoa, berriz, 1.318k.
Azpeitiko udaletxean ordezkaritza duten alderdien artean, EAJk baiezkoa zuen eskatua gaurko, PSE-EEk eta PPk ere baiezkoa, eta Habeak (eta Batasunak) eta EAk ezezkoa. Bestetik, Aralarrek eta EBk ere kontrakoa eskatua zuten.
Abstentzioa izan da herrian eguneko beste protagonista, %69,30ekoa izan delako. Oso handia.
Ondoko herrietako emaitzei erreparatuz gero, Azkoitian baiezkoak irabazi du (%53,7); ezezkoa %42,6, abstentzioa %65. Zestoan, berriz, ezezkoa nagusi: %71; baiezkoa %26,8, abstentzioa %63. Errezilen: ezezkoa %75,2, baiezkoa %23,9, abstentzioa %75.
Gipuzkoan, baiezkoa %56, ezezkoa %40, abstentzioa %63.
Hego Euskal Herrian, baiezkoa %63, ezezkoa %32, abstentzioa %60.
%100ean, Azpeitiko emaitzak:
Botoemaileak guztira: 3.453 (%30,70).
Abstentzioa: 7.795 (%69,30).
Baleko botoak: 3.427 (%99,25).
Boto baliogabeak: 26 (%0,75)
Botoen emaitzak:
Bai: 1.318 (%38,46).
Ez: 2.000 (%58,36).
Zuriz: 109 (%3,18).
iturria: Espainiako Barne Ministerioa
Azken hiru erreferendumak. Azpeitiko emaitzak.
1. Espainiako Konstituzioa (1978):
Abstentzioa: %79,68.
Botoen emaitzak:
- Bai: %58,74.
- Ez: %41,26.
2. EAEko Estatutua (1979):
Abstentzioa: %34,5.
Botoen emaitzak:
- Bai: %96,63.
- Ez: %3,37.
NATO (1986):
Abstentzioa: %41,56.
Botoen emaitzak:
- Bai: %19,07.
- Ez: %80,93.