Larunbatean Bilbora joateko autobusa egongo da, Etxe Zuri aurrean 16:00etan

18/98+ ekimena 2005ko ots. 24a, 13:02

  • 18/98+ plataformak deituta, "eskubide politiko eta zibilen alde" egingo da manifestazio nazionala
  • Orkatz, Urtzi eta Zuhatz tabernetan eman behar da izena, ostirala baino lehen

Zapatu honetan, hilaren 26an, manifestazio nazionala egingo da Bilbon, 17:30ean La Casillatik abiatuta, 18/98+ ekimenak deituta. 1998tik hona Espainiako Auzitegi Nazionalak abiatu dituen makro-prozesuei erantzun bateratua eman nahian sortu da ekimena, eta Azpeitian ere talde bat ari da lanean, "eskubide zibil eta politikoen alde egiteko". Azpeitiko lau lagun daude auzi horietan inputatuta denera (Euskal Herrian, 221 lagun): Garikoitz Etxeberria Kafe, Haika-Segi auzian; Mikel Azkune eta Eneko Etxeberria, Egunkaria auzian; eta Miren Odriozola, Udalbiltza auzian.

Ekimenak "iraunkorra" izan nahi du. Egunotan Haika-Segi auziko epaiketa egiten ari dira, eta epaituen artean dago Kafe azpeitiarra; fiskalak 14 urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat (dagoeneko lau urte daramatza preso. Erantzun bateratua eman asmoz, manifestu bat adostu zuten Azpeitiko mugimendu ezberdinetako partaideen artean. Orain, manifestu horrekin atxikimenduak bilduko dituzte herrian, "eta prozesu guztiei erantzun bateratua" ematen saiatuko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide