Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Ion Maia bertsolariek eta 'Literatuzta' Taldeak jarraituko dute Bertso Astearekin

uztarria 2005ko ots. 24a, 13:02

  • Bihar, ostirala, Taxiz bidaiatzen zuen korbata emanaldia eskainiko dute
  • Soreasu antzokian izango da, arratsaldeko zortzietan

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu duen V. Bertso Asteak bihar jarraituko du. Taxiz bidaiatzen zuen korbata izena jarri diote antolatu duten emanaldiari. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Ion Maia eta Literatuzta Taldea arituko dira, bertsotan batzuk eta irakurketak egiten besteak.

Literatuzta Taldekoek prestatu duten istorioari bertsoak jarri beharko dizkiote bertsolariek. Hiru pertsonaia dira protagonista, eta bertsolariek pertsoinai horien azalean jarrita egingo dute saioa. Istorioaren aria emateko Igor Aranbarri ibiliko da aurkezle lanetan. Aranbarrik zuzendu, tartean literatura lanak irakurri (irudiak ere erabiliko dituzte) eta horiei bertsoak jarri beharko dizkiote Egañak, Lujanbiok eta Maiak.

Soreasu antzokian izango da, arratsaldeko zortzietan. Hasiera batean hamarretarako zegoen aurreikusia baina zinea dela-eta aurreratu egin dute. Sarrera 5 eurokoa izango da.

Zapatuan amaitu

Bertso Astea zapatuan amaituko da bertso poteoarekin. Azkoitiko kaleetan arituko dira Erniarraitzekoak bertsotan, Izer eta Alabier trikitilarien laguntzarekin. Arratsaldeko seietan hasiko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide