Azkoitia-Azpeitia arteko maratoi erdiak XII. edizioa izango du aurtengoarekin. Martxoaren 19an izango da, arratsaldeko lau eta erdietan hasita.
Ibilbidean aldaketak izan zituen lehengo urtean eta horrek ondorioa izan du antolatzaileen esanetan. www.sarralle.com/media-maraton web gunean diotenez, Europako hirugarren azkarrena da.
Aurreko urtean ere bi marka hautsi ziren: batetik, partaidetza kopuruarena (1.069) eta bestetik, gizonezkoetan lortutako denbora berriarena (Youssuf Songokak lortutakoa 60:56 denborarekin).
Antolatzaileek partaidetzaren datuari buruz "leku guztietatik etortzen diren lasterkari herrikoiei esker" dela hain handia diote, eta eskerrak ematen dituzte.
Aurtengo edizioan parte hartzeko Azpeitiko Aradi Kirolaken (943 15 02 90) edoAzkoitiko Plaza-berri Sporten (943 02 56 88) eman behar da izena.