Binakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketako finala jokatuko da

uztarria 2005ko ots. 25a, 10:02

  • Larretxea-Mindegia bikotea Nazabal-Erdozia bikotearen aurka arituko da
  • Era berean, afizionatuetan Iriarte-Otaegi eta Zubiaga-Rodriguez arituko dira txapelaren bila
  • Kiroldegian izango da, 22:30ean

Bihar gauean jokatuko da Binakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketako finala. Nor baino nor arituko direnak Larretxea-X. Mindegia (aurreko urteko txapeldunak) batetik eta Nazabal-Erdozia bestetik izango dira. Kiroldegian lehiatuko dira 22:30ean.

Afizionatuetan Harkaitz Iriarte urrestildarra eta Joseba Otaegi bikoteak txapela lortzeko ahalegin guztiak egingo dituzte Zubiaga-Rodriguez bikotearen aurka. Aurrez elkarren aurka aritu dira bi bikoteak eta orduan Iriarte-Otaegik irabazi zuten.

Harrijasotzailea

Aimar Irigoien errezilgo harrijasotzaileak esku bakarrarekin 213 kiloko harria jasotzen saituko da. Lortuko balu, esku bakarrarekin hainbeste kilo jaso dituen harrijasotzailerik gazteena izango litzateke, Inaxio Perurenari marka kenduz (210 kilo). Marka nagusia IƱaki Perurenak du, 265 kiloko harria jaso baitzuen Leitzarrak esku bakar batez.

Irigoienek "urduri" dagoela aitortu badu ere horrelako saioetara "positiboki" pentsatuz joan behar dela dio, bestela "ez dagoela ezer egiterik".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide