Bizigune programa abian jarri du Udalak. Urtarrilaren 13an sinatu zuen Eusko Jaurlaritzako Visesa Elkarte Publikoaren lankidetzarekin. Helburua herriko etxebizitza hutsak alokairuan jartzea da behar dituztenei "prezio babestuetan" eskaintzeko.
Etxebizitza hutsak dituzten jabeei gutunak bidali dizkie Udalak Bizigune programa argitzeko eta alokairuan jarriz gero izango dituzten "abantailak eta bermeak" azaltzeko.
Honetaz guztiaz argibide gehiago emateko harremanetan jarriko dira telefonoz, "arreta zuzenagoa eta zehatzagoa" eskaintzeko.