CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko XI. sariak banatu dira gaur arratsaldean Lasarte-Orian dira, eta dibulgazio-artikuluen arloan, hirugarren saria Ibon Odriozola gazte azpeitiarrak irabazi du, A zer molekula-usaina! izenburua duen lanarekin. Molekulek eduki kimikoaren arabera eragiten dituzten sentsazioei buruzko artikulua da. 300 euro eman dizkiote sariagatik. Kimikaria da Odriozola.
Lehenengo saria Begoña Arrate biologoak irabazi du, Gure alde basatian barna-rekin. Ugalketari buruzko lana da. Bigarren saria, berriz, Jokin Lapaza, Manuel Mendez eta Eneko Salaberria biologoek jaso dute, Kakalardoak, basoko berriemaileak lanarekin. Kakalardoek basoei buruz ematen duten informazioari buruzko dibulgazio-artikulua da.
Guztira, 25 dibulgazio-artikulu aurkeztu dira aurtengo edizioan, lehengo urtean baino zortzi zortzi lan gehiago.
Hauek izan dira epaimahaikideak:
- Koldo Nuñez: Geologian doktorea eta zientzia-dibulgatzailea.
- Pili Kaltzada: Kazetaria eta zientzia-dibulgatzailea.
- Mikel Alvarez: Medikua eta Basurtuko Ospitaleko zuzendari nagusia.
- Julian Florez: Industria Ingeniaritzan doktorea, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta VICOMTech ikerketa-zentroaren kudeatzailea.
Lehen ere bai azpeitiarrak
Gorka Azkune azpeitiarrak 2002an eta 2003an gazteen sari berezia irabazi zuen, eta 2001ean bigarren saria arlo berean. Fernando Morillok, berriz, 1998an eta 1999an bigarren saria eskuratu zuen.