Aukera Guztiak (irakurri Berrian) plataformak hauteskundeetara aurkezteko sinadura bilketa hasi zuen. Azpeitiko udaletxean eman daitezke 9:00etatik 14:00era.
Helburua eskubide zibil eta politiko guztiak gauza daitezen bermatzeko hautes elkartea osatzea du. Horretarako 17.994 sinadura (Berria) bildu behar ditu. Azpeitian martxoaren 11 izango da azken eguna; Euskal Herrian 14a.
Gipuzkoako Independenteak
Era berean, Gipuzkoako Independenteak (irakurri Urola Kostako Hitza) hautesle elkartea sortzeko sinadura biltzen ari da; 6.000 behar ditu. Udaletxean 9:00etatik 14:00etara bitartean eman daiteke astean zehar, eta larunbatean (martxoaren 12an) 9:00etatik 12:00etara. Notaritzan, berriz, martxoaren 8, 9 eta 10ean 16:00etatik 18:00etara.