Spun, Jonas Akerlund suediarraren zine emanaldia ikusteko aukera izango da ostiralean Azpeitiko Zine Klubak antolatuta. Gipuzkoan lehen aldiz eskainiko da.
Akerlund ezaguna egin da "azken boladan eginiko bideo klipengatik" antolatzaileek jakinarazi dutenez. Filme horrek ere badu bideo kliparen ikutua, "oso azkarra" baita Zine Klubekoek diotenez.
Hiru egunetan geratutako istorio baten kontakizuna da. "Familiak deusezteko, pertsonak hiltzeko... nonahi laborategiak sortzen dira, parkeetan, etxeetan... . Gehiegikeria, droga, sexua, alkohola eta, nola ez, rock and rolla da bi hitzetan filmea".
Soreasu antzokian eskainiko da 21:30ean