Udalak, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak egin duen deialdiarekin bat egin eta iazko martxoaren 11n Madrilen gertatutako sarraskian hildakoen oroimenez 15 minutuko lanuztea egiteko deia egin du ostiralerako.
Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) udalei eta gizarteari egin die deia, eta Azpeitiko Udalak ekimena bultzatu du. Ostiralean, 12:00etatik 12:15era bitartean izango da udaletxe aurrean.