Larunbatean 12:00ak arte izango da Aukera Guztiak eta Gipuzkoako Independenteak plataformen alde sinadura emateko aukera.
Astelehenean emandako albistean azken eguna martxoak 11 zela esaten zen, eta Udalak argitu duenez zapatua arte izango da aukera.
Orain arte Aukera Guztiakek 418 sinadura lortu ditu Azpeitian. Gipuzkoako Independenteak plataformak lortutako sinadura kopuru zehatza ez du jakin ahal izan Uztarriak, "gutxi" dituela baino ez.