Gaur goizeko 8:50ak aldera gertatu da istripua Gi-2635 errepidearen ondoan. J.M.A.U 56 urteko arroarra zuhaitzak mozten ari zela, zuhaitz bat gainera etorri zaio, eta zauritu egin da. Lekuan bertan egin dizkiote lehen zaintzak, baina ondoren Donostiako Ospitalera eraman dute. Bere osasun egoera aztertzen ari dira.
Azkeneko albistea
19:20: Langileari gaur emango diote alta. Garezurreko traumatismoa dauka, baina datozen orduetan aldaketarik ez badago, gaur bertan emango diote senda-agiria, Donostia Ospitalak esan duenez.