20 taldek eramango dute oraingoz Korrikaren lekukoa

uztarria 2005ko mar. 14a, 20:03

  • Gaur, astelehena, egingo da erositako kilometroen zozketa euskaltegian
  • Lasaora 11:40an iritsiko dela aurreikusten da

Gaur, astelehena, zozketatuko dituzte zein taldek non eramango duen Korrikako lekukoa. Euskaltegian egingo da 21:00etan. Horrez gain petoak banatuko dira.

Korrika Azpeitiara 11:40an iritsiko da, asteazkenean. Lehenengo taldeak Lasaoko autobusen geltokian hartuko du. Ondoren, antolatzaileek horrela aurreikusten dute ordutegia:

  • 12:05ean, Madalenan.
  • 12:10ean, plazan.
  • 12:15ean, Esklabetan.
  • 12:23an, Loiolan.
  • 12:25ean, Azkoitiarrei pasako zaie lekukoa Munategin.

Hemen talde bakoitzak non hartuko duen Korrikako lekukoa:

  • Kale Gorrian: Lasao Taberna ondoko geltokian.
  • Perfima enpresa: 9. kilometroan
  • EHE: Danona aurrean.
  • Hitza: Badiolegiko bihurgunean.
  • Udala: Badiolegiko gasolindegian.
  • Uztarria: 11. kilometroan.
  • Emakume Taldeak: Baserriko irteeran.
  • Iraurgiko irakasleak: Eskustako gasolindegi parean.
  • Mendizaleak: Madalenako ermitan.
  • LAB: Gasolindegi txikian
  • OIlo-soro Elkartea: Intz tabernaren aurrean.
  • Urola Ikastola eta Karmelo Etxegarai Azpeitiko Ikastola: Plazan
  • Orkatz, Habea eta Batasuna: Pikua aurrean.
  • Tabernariak: Legarda sukaldeaken aurrean.
  • Askatasuna, Etxerat eta Topagunea: Biribilgune hasieran.
  • Erniarraitz: Esklaben aurrean
  • Ikasberri Azpeitiko Ikastola: Ikasberri aurrean.
  • Ikasberri Azpeitiko Ikastolako irakasleak: Loiolan, Renaulten parean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide