Haur eta gazteentzat Aralarrera irteera antolatu du Lagun Onak M. B.k

uztarria 2005ko mar. 16a, 13:03

  • Izena emateko epea bihar, osteguna, amaituko da
  • Igandean aterako da autobusa plazatik, 8:30ean

Haur eta gazteentzat Aralarrera mendi irteera antolatu du Lagun Onak Mendi bazkunak. Igandean aterako da autobusa plazatik, 8:30ean, gero 16:00ak aldera irtetzeko Aralartik.

Aurrez izena eman behar da mendizaleetan; epea bihar, osteguna, amaituko da. Bost euro kostako da.

Mendizaleen gomendioa neguko arropa eta aldatzeko arropa eramatea da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide