Azpeitiar gazte bat, Iñaki Saenz Carmona, hil da gaur eguerdian izandako lan istripu batean, Ormaiztegin. Errepideko seinaleak kentzen ari zela kamioi batek harrapatu eta zauri larriekin eraman dute ospitalera. Orain dela gutxi hil da, ELAk jakinarazi duenez.
Sanjuandegin bizi zen 27 urteko gaztea UTE Gipuzkoa enpresan ari zen lanean.
ELAren ustez, "errepideetako ehunka langilek egunero segurtasun neurri eza dute eta egoera horretan egin behar izaten diote aurre Gipuzkoako errepideetan trafiko handiari". Horretaz gain, "lan erritmo handia" dute langile horiek, ELAk esan duenez, "lanak azkar bukatu behar dituztelako".