Korrika pasatu da herritik

uztarria 2005ko mar. 17a, 18:03

  • Euskararen alde jende pila bildu zen, giro ederrean
  • Ibilbide osoa, 17 argazkitan ikusi dezakezue

Atzo, asteazkena, pasatu zen Korrika Azpeititik. Hainbat herritarrek eman zioten babesa euskararen aldeko ekimenari, eta herriko kaleetan zehar lasterka ibili ziren.

Han bildutako 17 argazkiekin bilduma osatu da.

Korrika Bilbon bukatuko da igandean; AEK-k Azpeititik joateko autobusik ez dela antolatu jakinarazi dio Uztarriari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide