Aukera Guztiak

Ainhoa Erkizia 2005ko mar. 18a, 19:03

Atxikitu Aukera Guztiak-eri

Aukera Guztiak herri ekimenak erabateko kezka azaldu nahi du egiten ari zaizkion jazarpenaren inguruan. Erabat onartezina iruditzen zaigu gure ekimena mehatxupean izatea.

Dagoeneko arrisku bizian dago Aukera Guztiak herri ekimenak bere proiektua berdintasunean defendatu eta bozkak biltzeko duen eskubidea. Aukera Guztiak herri ekimenak hauteskunde hauetan aurkezteko eskubide osoa duela berretsi nahi du.

Honekin ados bazaude, utzi zure izen-abizenak eta helbide elektronikoa ondorengo helbidean:

atxekimenduak@euskalerria.org

Azpeitian 700

Azpeitian 700 bat sinadura bildu zituen plataformak. Beraz, lagun horiek guztiak, Conde Pumpido Espainiako fiskalak esan duenez, ikertuak izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide