Bihar, larunbata (martxoak 19), hasten da Iraurgi Saskibaloi Taldea EBA (estatu mailako liga) ligarako igoera fasearekin. Suminam talde bizkaitarraren aurka jokatuko dute Bilbon, arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Igoera taldean sei talde daude: bi bizkaitar (Suminam eta Askartza), nafarrak (Caja Rural Ardoi), bi zaragozako (Helios eta Utebo) eta azkenik gipuzkoar bakarra Iraurgi. Sei talde hauetatik hiru igoko dira.
Etxeko partidak honako data hauetan dira.
- Apirilak 2, HELIOS
- Apirilak 9, UTEBO
- Apirilak 23, ASKARTZA
- Apirilak 30, SUMINAM
- Maiatzak 21, CAJA RURAL ARDOI (azken partida etxean).