Euskotrenek jakinarazi duenez, Trenaren Euskal Museoak kudeatzen duen Lurrun trenen 2005eko zerbitzua martxoaren 24an zabalduko da.
Aste Santuko jaiak aprobetxatuz, astelehenera (martxoak 28) bitartean zerbitzu bereziak eskainiko dira. Gainontzean larunbat, igande eta jaiegunetan egongo da zabalik.
Jardunaldi bereziak
Trenaren Euskal Museoak zenbait jardunaldi berezi antolatuko ditu denboraldian zehar. Egun horietan "hainbat lurrun lokomotora jarriko dira martxan, zirkulazio gehiago eta ahalmen handiagokoak eskaintzeko". Hauek dira aurreikusitako jaialdien egunak:
- Maiatzak 22: Museoaren Nazioarteko eguna.
- Urriak 11: Trenaren Euskal Museoaren XI. urteurrena. Trenaren adiskideen eguna.
- Abenduak 8: Zerbitzu bereziak eskainiko dira abenduaren 3tik 8ra bitartean.
Museoa irekita dagoen bitartean, "lurrun trenen zirkulazio bereziak kotratatu daitezke asteko edozein egunetan", 350 eurotik aurrera.
Ordutegiak
Museoa 10:30etik 14:00era eta 16:00etatik 19:30era bitartean zabalik izango da.
Trenek Aste Santuan: 12:30ean eta 18:00etan izango dute irteera.
Gainontzeko larunbatetan: 12:30ean eta 18:00etan irtengo da.
Igande eta jaiegunetan: 12:30ean.
Informazioa lortzeko 943 15 06 77 telefonora deitu, eta 943 15 07 46 fax zenbakira edo museoa.euskotren@sarenet.es helbide elektronikora idatzi daiteke.