Leire Agirrek Munduko Bulderreko kopako 2. proban parte hartuko du

uztarria 2005ko api. 8a, 17:04

Leire Agirre

Lehenengo proban 6. sailkatu zen; bigarrena gaur (ostirala) hasiko du

Munduko Txapelketarako entrenatzen hasi da

Leire Agirre azpeitiar eskalatzailea Munduko Bulderreko kopan parte-hartzen ari da. Lehenengo proba martxoan izan zuen "Birmingham, Ingalaterran", berak lagun bati bidalitako gutunean dioenez. Parte hartu zuten 38 eskalatzaileetatik 12 sailkatu ziren finalerako, tartean Agirre. "Frantziarrak eta errusiarrak indartsuenak", dio gutunean eta azpeitiarra 6. sailkatu zen.

Gaur (ostirala) eta bihar (zapatua) jokatuko dute Bulderreko 2. proba; oraingoan, Moskun. Bere idatzian asko entrenatzen ari dela dio, kopaz gain jadanik Munduko Txapelketara begira: "Asko entrenatzen ari naiz Munich-en, bi eskalada zentrotan, buru belarri munduko koparako eta Munduko Txapelketarako". Uztailean izango dira Munichen bertan.

Agirrek http://www.digitalrock.de helbidea eskaintzen du gutunean informazio gehiago jakiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide