Andoni Aranagak mendiko maillota jantziko du etapa amaieran

uztarria 2005ko api. 7a, 18:04

Azken mendatea falta dute igotzeko (ordu bete bat), eta 7 lagun ihes eginda doaz, tartean Aranaga

(16:20ean) Azken erreferentziak pelotoiarekiko 2:20 segundoko aldea dutela zioen

(16:45ean) Pelotoiak Aranaga eta gainontzeko iheslariak harrapatu ditu

(17:20ean) Alejandro Valverdek irabazi du etapa, sprint-ean irabazi ondoren

Azken mendatea igotzea falta badute ere, Andoni Aranagak mendiko maillota jantziko du etapa amaitzean. Izan ere azpeitiarra berriro ihesaldi batean sartu da (astearteko etapan bezalaxe) eta puntu asko eskuratu ditu mendiko helmugetan.

Azken erreferentziaren arabera 2:20 segundoko aldea dute 7 iheslariek. Hala ere, adituek oraindik ordu bete bat beharko dutela diote helmugara heltzeko eta oraindik gauza asko gerta daiteke.

(16:45ean) Pelotoiak martxa bixitu eta berehalaxe harrapatu ditu ihes egindakoak.

(17:20ean) Alejandro Valverde espainiarrak irabazi du etapa sprint-ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide