Martxoan amaitu zen 2005eko Joxe Takolo Beka lortzeko aukera; 31 izan zen proiektuak aurkezteko azken eguna. Guztira, bost aurkeztu dira.
Apirilaren 13an bilduko da epaimahaia eta egun horretan bertan, 19:00etan zein proiektu lagunduko duten esango du.
Aurkeztutako proiektuak eta egileak honakoak dira:
- Yosemite free (askean). Gorka Karapeto Arrue eta Aitor Ulaiar Petrina.
- Mendikate txurian librean eskalatzen. Gaizka Sola Lasa eta Juan Mari Negredo Ruiz.
- *Peru-Expedición Huayhuash 2005*. Kepa Escribano Maiz eta Fernando Ferreras Gazpio.
- Yosemite 2005. Iban Azurmendi Goenaga eta Gotzon Maiz Azkargorta.
- Euskal espedizioa Baintha Brakk 2005. Juan Vallejo Llanos, Eduardo Martinez Lobera, Juan Mª Iraola Aranzadi, Txus Lizarraga eta Mikel Zabalza.