Hirigintzako erabakiak nagusi

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 11a, 20:04

Hirigintzari lotutako erabaki desberdinak hartu ziren azken udalbatzarrean (Urola Kostako Hitza)

Udal arduradunek gai ugari eztabaidatu zituzten egin dako azken udalbatzarrean. Erabakitako gai garrantzitsuenak hirigintzari lotutakoak izan ziren: aparkalekuen inguruko azterketa eta Sanjuandegi auzoan egiten hastear dauden aparkaleku berriak; Larrinen egingo den industrialde berriaren inguruan Sprilurrekin egindako hitzarmena; eta Agirre auzoan Babeseko Etxeak egiteko asmoaren inguruko espedientearen aldaketa.

Telefonika eraikina erostea

Bestetik, Telefonikako eraikina (Erdi kalearen eta Enparan kalearen artean dagoena, Perez Arregi plazan) erosteko kreditua onartu zuten herenegun. "Katastro balioan erosiko da, 468.025 eurotan. Erosketa bi zatitan egingo da eta aurten ordaindu beharreko zatia jartzea onartu da. Eraikina erosiko den unerako, dirua ordaintzeko prest edukitzea da, azken batean erabaki dena".

Udalak oraindik erabakitzeko dauka zertarako erabiliko den eraikina. "Udal zerbitzuetarako erabiltzeko aukera egongo litzateke, baina oraindik ez daukagu zehaztuta", zioen Julian Eizmendi alkateak. Habeako IƱaki Errazkinek, "gaztetxea egiteko ere ez zen gaizki etorriko", proposatu zuen.

Bestetik, Udalak Enparan kalean, ordenazioa arautu arte, egin gabe utzi zituen udal babeseko bederatzi etxebizitzen zozketa egingo da, hilaren 27an. Baina gai hori udalbatzarrean ez zen aztertu; gutun bidez jakinarazi du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide