Sariak banatzearekin batera, argazki erakusketa ireki dute

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 12a, 18:04

Larunbatean banatu ziren XXVI. Juan Antxieta argazki lehiaketako sariak, Betharrametan.

Erakusketa hilaren 23a arte egongo da zabalik Betharrametan; astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburutan 12:00etatik 14:00etara

Azpeitiko Argazki Elkartekoek XXVI. Juan Antxieta Argazki lehiaketako (sokamuturraren eta inauterien ingurukoa) sariak banatu zituzten larunbatean: lehen saria Angel Olabarriak jaso zuen, bigarrena Juan Joxe Agirrek, hirugarrena Joxe Antonio Zabalak, laugarrena Javier Ruiz Larrinagak eta bosgarrena Iñaki Etxenagusiak. Inauteri giroko Iñaki Joaristi Altzarte sari berezia, berriz, Javier Ruiz Larrinagarentzat izan zen.

Sari banaketarekin batera, lehiaketara aurkeztutako argazkiekin osatutako argazki erakusketa ireki zuten. Hilaren 23a arte dago zabalik, Betharrametan, astegunetan 18:00etatik 20:00etara, eta asteburutan 12:00etatik 14:00etara bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide