Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak futbito txapelketa antolatu du

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 13a, 18:04

Taldeetakoekin bihar (osteguna) egingo dute bilera, 21:00etan, Sindikatu Zaharrean (Urola-kostakohitza.info)

Urtero bezalaxe, aurten ere Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak futbito txapelketa antolatu du. Datorren astelehenean hasiko da txapelketa, Betharrametako kirol gunean.

Bihar bukatuko da futbito txapelketan izena emateko epea. Taldeko 60 euro kostako da, eta izena Zuhatz, Amaia, Urtzi tabernetan eta Orkatzen eman daiteke.

Futbito txapelketan parte hartu behar duten taldeetako ordezkariekin bilera egingo dute bihar, 21:00etan, Sindikatu Zaharrean. Gazteok Zer?! taldekoen esanetan batzarrera joatea derrigorrezkoa da, "futbito txapelketan parte hartu behar duten taldeek, ordezkariren bat bidali behar dute bihar egingo dugun batzarrera. Bertan, partiden zozketa egingo baita eta garrantzitsua da jakitea bakoitzari zein egunetan eta ordutan suertatzen zaion jokatzea".

Partidak, astelehenetik ostiralera 19:00etatik 21:00etara izango dira, Betharrametan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide