Udal Kirol Patronatoak bertako bazkideen txartelak aldatu egingo ditu, eta horretarako bazkide bakoitzak eguneratutako argazki berri bat eraman beharko du, arratsaldez, igerilekura. Argazkiaren atzealdean zenbakia edo izen-abizenak arkatzez idatzita jarri beharko dira. Familiako bazkidetza dutenek, argazki denak batera gutunazal batean sartuta eramateko eskatu dute Kirol Patronatukoek, beti ere maiatzaren 15a baino lehen.
Bazkidetza txartel berriak jasotzeko orduan txartel zaharra eramatea derrigorrezkoa dela adierazi dute. Berriak, maiatzaren 3tik aurrera jasotzeko moduan izango dira, igerilekuan eta arratsaldetan.
Ekainaren 1etik aurrera, berriz, txartel zaharrek ez dute balioko.