Lourdes Arrieta azpeitiarra hil da Lantziegon izandako auto istripuan

Uztarria.eus 2005ko api. 15a, 13:04

Lourdes Arrieta lehengusu arteko bazkari batean, alaba Itxasorekin

'Gara'-k jakinarazi duenez bart Lantziegon izandako istripuan hildako hiru emakumeetariko bat Lourdes Arrieta azpeitiarra da

Hildako hiru emakumeak Lantziegoko ikastolako irakasleak ziren

Istripua Lantziego parean, A-124 errepidean, Araban izan da bart goizaldean. Bi autok, Nissan Primera eta Mercedens Benz batek, parez pare elkar jo dute, eta hiru emakumezko hil dira eta lau lagun zaurituta dira. Ibilgailuko emakumeak segituan hil dira. Lourdes Arrieta azpeitiarra, Adela Pardilla zornotzarra eta Oihana Torrealdai arrasateara dira hildakoak. Zaurituek larritasun maila ezberdina dute, eta LogroƱoko San Millan Ospitalean daude.

Lourdes Arrieta Lantziego Ikastolako sortzaileetarikoa zen, eta lehenengo irakaslea. Lantziegoko Udaleko EAJko zinegotzia ere bazen.

Lantziegoko Udalak eguardian ezohiko udalbatzarra egin du. Bertan, ikastolari Lourdes Arrieta izena jartzea erabaki dute. Eta hiru eguneko dolu eguna deitu dute.

Gara eta Berrian informazio gehiago.

Igandean auto istripua izan zuen bat hil egin da

Bestetik, igande eguerdian Azpeititik Zestoarako auto istripuan larri zaurituta gertatu zen Luis Lazkano Txalburu azpeitiarra hil egin zen izandako zauri larrien ondorioz, atzo (apirilak 14) izan ziren haren aldeko hiletak Azpeitiko Parrokian. Istripu horretan 41 urteko emakume bat ere zaurituta gertatu zen, hori ere azpeitiarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide