EBA Ligarako igoera faseko bigarren partida irabazi zuen Lan Mobel Iraurgi Lehen mailako saskibaloi taldeak Ardoiren aurka. Herenegun Zizurren jokatu zen partida.
Larri irabazi zuen, 61-62 emaitzarekin. "Azken bi segundoetan errebotez hartu eta Eneko Etxeberriak egindako saskiratzeari esker irabazi genuen. Nahiz eta gaizki jokatu, Ardoiri aurre hartu genion", dio Jon Argoitia Lan Mobel Iraurgi taldeko bigarren entrenatzaileak.
Igoera faseko lau partidatatik bi galdu eta bi irabazi egin ditu Lan Mobelek. "Guretzat partida garrantzitsua zen Ardoiren aurka genuena, irabaztea nahi genuen. Baina Ardoirentzat ere halaxe zen, orainarteko partida guztiak galdu egin dituelako", dio Argoitiak.
Datorren asteburuan Askartzaren aurka jokatu beharko du Lan Mobel Iraurgik. "Talde onenetako bat da", diote.