Azpeitiko EAJk eskerrak eman nahi dizkie igandean EAJ-EA koalizioari botoa eman zioten azpeitiar guztiei, "berriro ere bere konfiantza eskaini baitigu Azpeitiko herriaren gehiengo handi batek".
Horregatik, "hemendik aurrera ere, orain arte bezala" emandako konfiantzari erantzun, eta "herriaren alde buru-belarri lan eginez" jarraitzeko asmoa agertu dute.