'Gay hiztegia' idatzi du Aitor Aranak

uztarria 2005ko api. 20a, 13:04

Lana osatzeko euskara erabiltzen duten bikoteak elkarrizketatu eta iturri bibliografikoak erabili ditu

Aitor Arana, Urrestillan bizi den legazpiarrak, gay giroko hitzak bildu eta hiztegia egin du. Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) proposatutako egitasmoa izan zen, eta Aranak egin.

Liburuan gay terminologiez gain, "euskal gayentzat erreferentziazkoak izan diren talde, erakunde, lelo, film eta liburuak" ere bildu ditu, Aizu! aldizkarian irakurri daitekeenez.

Liburua osatzeko, batetik, orain artean argitaratutako hiztegi, liburu eta bildumak erabili ditu, eta bestetik, euskara erabiltzen duten bikoteak elkarrizketatu ditu.

Gai honen berri gehiago www.aizunet.net web gunean aurkitu daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide