Akauzaztek zuzeneko lana argitaratu du

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 21a, 13:04

Diskoaren azala.

Iaz Beran eman zuten kontzertua jasotzen du taldearen azken diskoak (urola-kostakohitza.info)

Akauzazte hirukoteak zuzeneko lan berria plazaratu du egunotan. Nafarroako Beran iazko maiatzaren 1ean eman zuten kontzertuaren grabazioa jasotzen du taldearen seigarren lanak. Bi mikrofonorekin grabatu zuten Berako kultur etxean egindako emanaldia eta minidiskean jaso zuten. Ia moldaketarik edo konponketarik gabe editatu dute azal beltza duen diskoa.

Akauzazte sortu zela urte batzuk badira eta lagun ugari pasatu da taldetik. Egun, Rogek, Arrak eta Joxek osatzen dute banda. Bitarte horretan taldeak berezko soinua landu du eta euren tokia egin dute musika munduan. 1992an atera zuen Akauzazte taldeak lehen maketa, Maite zaitut izenekoa. Ondoren, 1995ean, maketa enlatatua atera zuten. Ur gardenak lehen disko luzea 1996an heldu zen. Sei urte geroago X disko labur bezain sendoa argitaratu zuten. Azalberritan lana "Compañía de Sueños Ilimitada":http://www.ailimitada.com/euskera.htm zigiluarekin plazaratu zuten 2002an. Zuzeneko disko beltza ere disketxe berarekin atera dute, taldeko kide batzuk proiektu honetako partaide baitira.

Diskoa argitaratzeaz gain, Akauzaztek Atom Rhumba taldearen abestien bertsio diskoan Concrete mixer (Munster Records, 2005) parte hartu du. Beste musikari azkoitiarrek ere talde bilbotarraren abestien moldaketak egin dituzte, hain zuzen, Anarik eta DJAmsiak.

Diskoa

Izena: Akauzazte

Disketxea: Compañia de Sueños limitada

Urtea: 2005

Tirada: 300 ale

Kantak:

  • Gisa + aitaren etxea.
  • Berriro
  • Antzina, basabereak
  • Suharriak + bat
  • Gimiendo brasas
  • Yonki
  • Gorpuziega

Kontzertuak

Apirilak 23: Udondoko gaztetxea (Leioa)

Maitzak 13: Kafe Antzokia (Bilbo). Athon Rumba, Josetxo Anitua eta The Boogie Punkers tadeekin.

Maiatzak 28: Bermeo

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide