Arana auzoko 11. zenbakian sutea izan da, 11:30ean. Udaltzaingoak oraintxe adierazi berri du, tximiniak hartu duela su. Suhiltzaileak gerturatu eta itzaltzen ari dira. Suhiltzaileak lanean ari diren bitartean bizilagunak etxean egon dira.
Gur goizean 03:30ean, beste sute bat izan da herrian, Salbe auzoan, 19. zenbakian, 3. pisuan. Han ere tximiniak hartu du su. Suhiltzaileak hara gerturatu direnerako bizilagun guztiak kalera aterata zeuden. Su gogorragoa izan da han, sukaldean piztu delako.
Tximiniak garbitzea komeni
Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, garai honetan tximiniak zikinak egoten dira eta etxeren batean ekonomika-edo pizten bada, erraz hartzen dute su tximiniek. Beraz, tximinia sarriago garbitzeko gomendatu dute.