70 kilometroko mendi martxa antolatu du Lagun Onak-ek

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 22a, 12:04

Zazpi tontor igoko dira ibilaldian, ekainaren 12an, eta IV. Euskal Herriko Iraupen Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria da (urola-kostakohitza.info)

.70 kilometro eta hiru mila metroko desnibela duen XVII. Helduen Ibilaldi Neurtua antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, ekainaren 12an. Gainera, IV. Euskal Herriko Iraupen Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria izango da ibilaldia.

Goizeko 03:00etan mendizaleen elkartetik irten eta zazpi tontor igoko dituzte: SamiƱo (932 metro), Izazpi (967), Murumendi (859), Ernio (1.057), Gazume (997), Arauntza (610) eta Erlo (1.026). Ibilbideak ia Azpeitiko herriaren muga guztiak egiten ditu (Izarraitz azpiko Loiolaldekoak kenduta). "Muga guztiak hartuz gero luzeegia irteten zuen ibilbideak, eta Loiolakoa kanpoan utzi dugu", diote mendizaleek.

Ibilbideko tontor guztietan txartela erakutsi eta zigilatu beharko dute parte hartzaileek. Janaria eta edaria, berriz, lau gunetan emango dute antolatzaileek. 70 kilometroko ibilbidea egiteko, denbora muga ere jarri dute mendizaleek: 12 ordu eta 17 ordu artean bukatu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide