Lan Mobelek Askartza du arerio

Urola Kostako Hitza 2005ko api. 22a, 13:04

16:30ean, berriz, Infantil Mailako nesken arteko derbia jokatuko da kiroldegian (urola-kostakohitza.info)

AZPEITIA    handitu

Lehen Mailako Lan Mobel Iraurgi Saskibaloi Taldeak EBA Ligarako igoera faseko bosgarren partida jokatuko du bihar Askartzaren aurka, 18:30ean, kiroldegian. Partida zaila izango du Lan Mobelek, igoera fasea jokatzen ari diren taldeetako gogorrenetakoa baita Askartza. "Etxean jokatzen ditugun partidak garrantzia dute guretzat, eta horiei eusteko apustua egin dugu", dio Jose Luis Zubizarreta Xubi Iraurgi Saskibaloi Taldeko presidenteak.

Orain arte jokatutako partidetan emaitza nahiko onak izan dituzte Lan Mobel taldekoek: bi irabazi eta bi galdu egin dituzte. Bihar jokatuko duten partidetako sarrerak lortzeko bidea ere jarri dute Iraurgikoek. "Gaur saskibaloiko tabernan trago bat hartzen duten denek, trukean biharko partidarako sarrera bat doan izango dute".

Infantilen derbia

Lehen Mailakoen partidarako kiroldegia girotzeko, Infantil Mailan jokatzen ari diren eta lehen bi postuetan dauden Berritek eta Jordi Sonido taldeen arteko derbia jokatuko da, 16:30ean.

"Bigarren urteko Intantil Mailakoen artean aurreneko postuetan dabiltzan taldeak dira biak. Neskentzat erreferentzia izan behar dutenak. Datorren urtean bi talde horietako jokalariekin Kadeteen Mailako taldea osatzeko asmoa dugu", dio Xubik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide