Urpekaritza ikastaroa bi astez atzeratu da

uztarria 2005ko api. 22a, 15:04

Maiatzaren 18an hasiko da eta 30ean bukatuko

Bestetik, bazkide txartelak aldatu egingo direla, eta bazkide bakoitzak argazkiaren atzealdean zenbakia edo izen-abizenak arkatzez idatzita aurkeztu behar dituela gogorarazi du

Udal Kirol Patronatoak jakinarazi duenez, urpekaritza ikastaroa bi astez atzeratuko da. Izena emateko aukera zabalik dago. Ikastaroa maiatzaren 18an hasi eta hil bereko 30ean amaituko da.

Txartel berritzea

Bide batez, Udal Kirol Patronatoak gogorarazi nahi du, bazkideen txartelak berritu behar direla eta horretarako eguneratutako argazki berri bat eraman behar da, arratsaldez, igerilekura eta argazkiaren atzealdean zenbakia edo izen-abizenak arkatzez idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide