Lagun Onak Futbol Taldearen lehendakaritzarako hautagairik ez

Uztarria.eus 2005ko api. 22a, 17:04

  • Gaur egungo zuzendaritzako kideek ekainaren 30a arte jarraituko dute
  • Jose Mari Eizagirrek Udalarekin bilerak egitea proposatu zuen, arazoari irtenbidea emateko

Atzo (apirilak 21), Lagun Onak Futbol Taldeko zuzendaritza taldeak deituta batzarra egin zen Enparan Dorretxean; 25 lagun bildu ziren. Hain zuzen, lehendakaritzarako hautagaiak proposatzeko deitu zuten batzarra, "gaur egungoak urte asko daramatzalako eta garai berri bat hasi behar duelako Lagun Onakek", Jose Mari Eizagirre presidenteak esan zuenez.

Taldez taldeko errepasoa eta balantze ekonomikoaren berri eman ondoren, "presidente postua betetzeko hautagairik ba al da?", galdera bota zuen Eizagirrek. Denak isilik. Ez zen hautagairik azaldu, ezta proposamenik egin ere.

Orduan, Udaleko Kirol zinegotziengana zuzenduz, proposamen bat egin zuen Eizagirrek berak: "Guk, gaur egungo zuzendaritzakook, ekainaren 30a arte jarraituko dugu, baina bitarte horretan Udalarekin batzar batzuk egitea proposatzen dut, ea soziedadetan dabilen jendea animatzen den eta Udalak kontu hori pixka bat bultzatzen laguntzen digun".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide