Lan Mobel Iraurgik hirugarrenez irabazi du

uztarria 2005ko api. 25a, 18:04

Askartza hartu zuen mendean bi puntuko aldeaz; 73-71

Lehen itzulia amaitu dute eta hirugarrengo postuan daude

Lan Mobel Iraurgi saskibaloi taldeak pauso garrantzitsua eman du Askartzari 73 eta 71 irabazita. Hirugarrenez jarraian irabazi du, eta honekin lehen itzulia amaitu da.

Guztira 5 partida jokatu dituzte eta hasieran, lehenengo biak galduta, gauzak oker hasi baziren ere, azken hirurak irabazita mailaz igotzeko aukerak mantendu dituzte.

Sailkapena

Hiru partida irabazita hirugarren postuan daude momentuz. Helios eta Suminam taldeak daude lehen bi postuetan launa partida irabazita. Ondoren Iraurgi, eta jarraian Utebo eta Askartza bina irabazita, eta azkenik, Ardoi bat bera ere irabazi gabe.

Datorren asteburuan hasiko da bigarren itzulia eta Suminam izango dute aurkaria berriro. Aurrekoan 60 eta 53 galdu zuten, kanpoan jokatutako partidan.

Orain arteko emaitzak

Suminam 60 - 53 Lan Mobel Iraurgi

Lan Mobel Iraurgi 54 - 76 Helios

Lan Mobel Iraurgi 72 - 65 Utebo

Ardoi 61 - 62 Lan Mobel Iraurgi

Lan Mobel Iraurgi 73 - 71 Askartza

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide