Gazteen abokatuek argudioak ematearekin batera amaitu da Haika-Segi auzia. Orain, Garikoitz Etxeberria Kafe-k eta gainontzeko auziperatuek epaiaren zain egon beharko dute.
Epaia eman bitartean, auzipetu guztiak aske uzteko eskatu dute gazteen abokatuek eta bi izan ezik (Aiora Epelde eta Harkaitz Rodriguez, beste auzi batzuk dituztelako) beste guztiak aske geratu dira epaileek hala erabakita.
Defentsak gazteak absolbitu egin beharko liratekeela adierazi du "ez dagoelako kontrakoa egiteko frogarik". Auzipetuek, berriz, epaiketa "politikoa" izan dela salatu dute.