Garaipen garrantzitsua Iraurgirentzat

Uztarria 2005ko api. 30a, 22:04

Igoera faseko liderra zen Suminan taldeari 65-52 irabazi dio

Han zazpi puntugatik galdu zuen Iraurgik

Garaipen garrantzitsua lortu du Lan Mobel Iraurgik Suminanen aurka, EBA Ligarako igoera faseko bigarren itzuliko lehen partidan (65-52). Lider zegoen Suminan eta Iraurgi hirugarren. Partida bateko aldea zuten. Gainera, aurreneko itzulian Suminanek zazpi puntugatik irabazi zuen eta gaur hamahirugatik galdu. Aldea, beraz, Iraurgirentzat.

Atsedena artekoa parekatua izan da, eta Suminan taldeko Narza jokalariaren papera izan zen nabarmenena; 20 puntu lortu ditu. Nahiko lan izan du Etxeberriak hura zaintzen.

Lehen bi laurdenetan 2-3 zonan arazoak izan ditu Iraurgik kanpoko jaurtiketan. 30-34 galtzen bukatu du lehen zatia. Bigarren zatian, batez ere bukaeran, Iraurgik zonan defenditu du, eta kanpotarrek ez dute ia batere asmatu. Etxekoek erregular segitu dute erasoan, eta azkenean aise irabazi dute.

Lan Mobel Iraurgi 65. Josu Arozena (10), Osa (8), Hita (5), Etxeberria (23), Jon Arozena (9); Goar, Lizarriturri (6), Kepa Ibartzabal (4), Jon Juaristi, Alex.

Suminan 52. Duque (6), Oianguren, Narza (30), Menoitio, Castrillo (2); Rebano (10), Barroso, Cebesiao (1), Jubera, De la Beures, Cadarso, Aparicio (3).

Hurrena, Heliosen etxean

Hurrengo asteburuan Helios liderraren kontra jokatuko du Lan Mobel Iraurgik, han. Aragoiko ekipoa da Helios. Lehen itzulian 54-76 galdu zuen Iraurgik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide