Grupo Alfonso Gallardok Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao erosi dizkio Arcelor-i (lehen Marcial Ucin zena), gaur jakin denez.
Horiek biekin batera, Getafeko (Espainia) enpresa ere saldu die. Hiruren artean, 1,7 milioi tona altzairu sortzen dute urteko (aurreko urteko salmenten irabaziak 848 milioi eurokoak izan ziren), eta 900 bat lanpostu dituzte.
Grupo Alfonso Gallardo
Extremadurako (Espainia) enpresa talde horrek, 1.500 lankide ditu gaur egun, eta Espainia estatu mailako garrantzitsuenetakoa da burdingintzaren sektorean. Produktutan, 2,5 milioi tona sortzen ditu.