Mendia izango da protagonista maiatzeko azken astean

uztarria 2005ko mai. 4a, 18:05

Lagun Onak Mendi Bazkunak Mendi Astea antolatu du, maiatzaren 20tik 29ra bitartean

Alberto Iñurrategi, Patxi Usobiaga, Iñigo Mujika eta Josu Bereziartua mendizaleek proiekzioak eskainiko dituzte

Beste behin, Lagun Onak M.B.k Mendi Astea antolatu du, Xoxoteko Egunaren atarian. Maiatzaren 20an hasiko da, Alberto Iñurrategiren Gure Himalaya proiekzioarekin, eta 29an bukatuko da aipatutako Xoxoteko Egunarekin.

Gonbidatutako mendizaleek euren bizipenak kontatuko dituzte irudien proiekzio eta hitzen bitartez, eta bide batez, inork hala nahiko balu, galderak egiteko aukera ere egongo da. Hauetxek dira antolatu diren ekitaldiak:

Maiatzak 20, ostirala:

Gure Himalaya, Alberto Iñurrategirekin. Soreasu Antzokian izango da, 21:30ean.

Maiatzak 24, asteartea:

Patxi mundu bertikal batean, Patxi Usobiagarekin. Enparan Dorretxean, 20:30ean.

Maiatzak 25, asteazkena:

Trangoko Dorreak, Iñigo Mujikarekin (Joxe Takolo Beka 2004ko irabazlea). Enparan Dorretxean, 20:30ean.

Maiatzak 27, ostirala:

Hainbat kapitulu, Josu Bereziartuarekin. Udaletxe azpian, 21:30ean.

Maiatzak 29, igandea:

Xoxoteko eguna. Goizeko bederatzietan izango da irteera, plazatik. 12:00etan meza, eta ondoren haurrei dominak banatuko zaizkie.

Iaz antolatutako Mendi Asteaz gogoratu nahi izanez gero, hementxe duzu aukera: Mendi Astea 2004

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide