Herri Urratsera joateko autobusak antolatu dira

uztarria 2005ko mai. 4a, 20:05

Orkatz Kultur Elkarteak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak emango dute autobusez joateko aukera

Igandean iparraldeko ikastolen aldeko eguna, Herri Urrats ospatuko da, ohi bezala, Senpereko aintziran. Aurtengo lema Urrats biziz, euskaraz bizi du. Orkatz Kultur Elkarteak batetik, eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak bestetik autobusak jarriko dituzte hara joateko.

Orkatzetik

Irteera ordua 9:30ean izango da Etxe-Zuri aurretik, eta itzulera, berriz, 20:30ak aldera. 12 euro ordainduko da pertsonako. Izena ostirala baino lehen eman behar da, Orkatzen.

Ikasberritik

Anbulategitik aterako da 8:30ean, gero 18:00etan itzultzeko. Pertsonako 6 euro ordainduko da. izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 943 151246 telefonora deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide