Pako Aristik irabazi du Beterriko Liburua 2004 saria

uztarria 2005ko mai. 6a, 18:05

Pako Aristi saria jaso zuen unean.(Argazkia: 'Aiurri' hamaboskariak utzita)

'Beterriko Liburua'-ko irakurleek aukeratzen dute irabazlea: Aristiren Gauza txikien liburua dute gustukoena

Pako Aristiren Gauza txikien liburua-k Beterriko Liburua Ohorezko aipamena saria irabazi du. Atzo jaso zuen saria Asteasuko Kultur Etxean, eta apropos prestatutako testu bat irakurri zuen (irakurri www.berria.info web gunean: Euskal idazlearen balada)

Saria nori eman Beterriko Liburua literaturari buruz idazten den aldizkariko irakurleek erabakitzen dute. Aurtengoan 37 irakurlek eman dute botoa, eta horietatik 10 boto jaso zituen Aristiren liburuak. Ur Apalategiren Gure gauzak liburuak 6 boto jaso zituen, eta Harkaitz Canoren Belarraren ahoa eta Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da liburuek 5na boto.

Berri honen kronika irakurri nahi bada sartu hemen: www.gipuzkoaeuskara.net

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide