Udaberriko argazkiak aukeratuta

Urola Kostako Hitza 2005ko mai. 10a, 17:05

XXVIII. Udaberriko Argazki Rallyko lehen saria Anjel Olabarriak jaso du

Herriko lehen sailkatua Juan Joxe Agirre izan da (urola-kostakohitza.info)

XXVIII. Udaberriko Argazki Rallyko sariak banatu zituzten larunbatean, Azpeitiko Trenaren Museoan. Helduen mailan lehen saria (120 euro eta Azpeitiko armarria), Anjel Olabarria azpeitiarrak jaso zuen eta 16 urtetik beherako gazteen artean Irantzu Larrañagaren bilduma aukeratu zuten (garaikurra jaso zuen).

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako argazki rallya joan den hilaren 3an egin zen Azpeitia-Deba-Azpeitia bitartean. 38 partaidek aurkeztu zituzten argazki bildumak lehiaketara. Sariak banatzeko epaimahaia, berriz, joan den asteartean bildu zen erabakia hartzeko; Azpeitiko Argazki Elkarteko kide diren Xabier Briz eta Enrike Orbegozok eta Ikatza Argazki Elkarteko Alex Agirrek osatu dute.

SARIDUNAK

Helduak

Lehen saria: Anjel Olabarria

Bigarren saria: Iñaki Etxenagusia

Hirugarren saria: Mikel Zengoitia

Herriko lehen sailkatuaren saria: Juan Joxe Agirre

Argazki onenari saria: Jabier Etxeberria

Fototekaren saria: Iñaki Etxenagusia

Gazteak

Lehen saria: Irantzu Larrañaga

Bigarren saria: Iñaki Altuna

Hirugarren saria: Jon Iparragirre

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide