Gotzon Aranburu preso azpeitiarra jo egin zuten bi funtzionariok, Askatasunak salatu duenez. Gara egunkariak larunbateko edizioan zioenez, Aranburu Villenako kartzelatik Valdemorora eraman behar zuten diligentziak egiteko, eta bitarte horretan bi funtzionarioren partetik "irainak jaso zituen" eta ondoren "muturreko bat eman zioten". Maiatzaren 11n gertatu zen.
Diotenez, Aranburu Villenan dagoen beste preso sozial bat agurtzera joan zenean gertatu zen. Funtzionarioek galerazi egin zioten, eta jarraian "sala batera bultzaka eraman" eta aipatutako "muturrekoa" eman zioten. Valdemorora eraman eta diligentziak egin ostean, "isolamendu zelda" batean sartu zuten.