Herenegun, San Isidro egunez, Astigarragan Iparraldeko jokoen Gipuzkoako banakako txapelketa jokatu zen, eta lokotx bilketan irabazle Xabier Iturralde azpeitiarra izan zen; 6:44ko denborarekin.
"Urtero parte hartu izan dut Iparraldeko jokoetan lokotx biltzen. Aurrez sei urtez segidan irabazi nuen, eta iaz Mutrikukin fitxa eginda daukan ondarrutar batek hartu zidan aurrea. Aurten, berriz, hura bigarren gelditu da eta ni aurrena", dio Iturraldek. Orain, Euskal Herriko txapelketan parte hartuko du eta baita ere Zazpi herrialdeen arteko taldekako norgehiagokan ere.